Aeronautika eta Segurtasuna

Aeronautikaren eta segurtasun-merkatuen arloan, ondokoa da gure ikerketa eta garapenaren xedea: zinematika-sistemak, aipatuek aurrerapauso esanguratsuak eskatzen baitituzte modelizazio/simulazioei, fabrikazio aurreratuari eta sistemen monitorizazioari dagokienean.

Proiektu nagusiak:

ETORKIZUNEKO TURBOPROPULTSATZAILE BATEN ERREDUZITZAILEA GARATZEA - NewGenPAGB

Proiektu honekin, Egile AeroTransmissions Core Partner bilakatu da ENGINEren ITDaren barruan. Honela, DMP Europa mailako erreferentzietako bat bilakatu gara erreduzitze-sistema aeronautikoetan. Halaber, proiektua zein Akira Technologiesek eta Price Inductionek osatzen duten partzuergoa koordinatzeaz arduratuko da.

Proiektuaren xedea da ardatzeko 1100 CVko turbopropultsatzaile batean instalatuko den erreduzitzailearen zenbait prototipo diseinatu, egin eta frogatzea. Horretarako, 1 Mw-ko potentzia izango duen “ad hoc” saiakuntza-banku bat diseinatu eta egingo da. SAFRAN Helicopter Enginesek jarduerak gainbegiratuko ditu. Egile AeroTransmissionsek diseinuetan lan egingo du SAFRAN Transmission Systemsekin batera.

Egoera: Egikaritzen

Abiadura kaxa erreduzitzailerako diseinu soluzioak optimizatzeko Esperimentuen diseinua - OPTIMIZE

Egile AeroTransmissions buru duen proiektu honen xedea da hegazkinen motorretako engranaje-kutxen funtzionamendua hobetzea, honela kutsadura eta erregai-kontsumoa murriztuko baitira, bai eta mantentze-kostuak jaitsi ere. OPTIMIZE proiektuaren nahia da engranajeen fabrikazio-tolerantziek engranaje-kutxen eraginkortasunean duten eragina ezagutzea.
Beste partaideak: IK4-TEKNIKER eta Europako Batzordea.

Egoera: Amaitua

SISTEMA ELEKTRIKOAGOAK, SEGURUAGOAK ETA BIRKONFIGURAGARRIAGOAK HEGAZKIN ERAGINKORRAGOAK LORTU ETA PILOTUAREN ZAMA MURRIZTEKO – SELENA – IDI20150631

CIEN programaren baitan CESA-k gidatzen duen proiektu honetan, Egile AeroTransmissionsek metodologia eta teknologia kritiko berriak garatuko ditu sistema erreduzitzaileak fidagarriagoak (lubrifikatze-sistema erredundanteak), seguruagoak (osagaien balizko akatsek sor ditzaketen bibrazioak eta soinu-seinaleak kontrolatuz), eraginkorragoak (diseinu aurreratua erabiltzea engranajeen kontaktu-gunetan, ardatzen arteko desorekei aurrea hartzeko) eta iraunkorragoak (higadura eta bibrazio gutxiago) izan daitezen.
Partzuergoko kideak dira: CESA, Egile AeroTransmissions, AIRBUS DEFENCE AND SPACE, AIRBUS OPERATIONS, ORBITAL, RAMEM eta TEMAI INGENIEROS.

Egoera: Egikaritzen

EZAUGARRI ETA ERANTZUKIZUN HANDIKO ENGRANAJEAK FABRIKATZEKO PROZESU MALGUAK ETA AURRERATUAK GARATZEA – ENNGRANA – PCT-2011-0711-020000

Proiektu honetan, aeronautikaren arlorako ezaugarri altuko engranajeak egiteko gaitu zen Egile AeroTransmissions. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzari esker, INNPACTO 2011 programa nazionalaren barruko ENNGRANA proiektuaren bidez gauzatu zena, diseinatzeko eta integratzeko gaitasuna hobetu eta ekimen hau nazioarteko merkatuan sartzeko aukera izan genuen.
CIDETEC teknologia zentroak eta UPV/EHUk eta Cartagenako Unibertsitateak parte hartu zuten ere.

Egoera: Amaitua

TRANSMISIO AERONAUTIKO TXIKI FIDAGARRIAGOEN ETA MERKEAGOEN MESEDERAKO TEKNOLOGIAK EGOKITZEA ETA BALIOESTEA - AEROHUMS - IG-2014/0000782

Egile AeroTransmissions buru duen proiektu honen partzuergoaren xedea da aeronautikaren arloan oso ezagunak diren zenbait teknologia, bai eta berriki agertutako beste batzuk ere, SAT - Small Aircraft Transport merkatu-hobian aplikatzea. Fabrikazio eta Health Monitoring teknologiak merkatu-hobi honetara egokitu beharra dago, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak izan daitezen.
Zehatzek eta NEM Solutionsek parte hartzen dute ere.

Egoera: Egikaritzen