Baldintza Orokorrak

por | Aza 24, 2016 |

EDUKIAK

www.egile.es Webguneak EGILEren jabetza diren informazio, zerbitzu, programa edo datu ugari (aurrerantzean, “Edukiak”) jartzen ditu Interneteko erabiltzaileen eskura. EGILE fede onez ari bada ere, ez du zuzeneko edo zeharkako erantzukizunik hartzen Eduki horien kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren edo egokitasunaren ondorioz egon litezkeen kexen aurrean.

EGILEk www.egile.es Webgunearen bidez eskaintzen dituen Edukien erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak. Ondokoetarako ez erabiltzera konprometitzen da (itxia ez den zerrenda, adibide gisa argitaratua): (i) legez kontrako, fede onaren, moralaren, ohitura egokien eta/edo ordenaren edo segurtasun publikoaren aurkako jarduerak gauzatzeko; (ii) arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoa goraipatzen duten, gazteriaren edo haurren kalterako edo giza eskubideen aurka doazen edukiak, iruzkinak edo propaganda hedatzeko; (iii) EGILE edo bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoak kaltetzeko edo aipatu sistemak manipulatzeko edo informatika-birusak edo arestian aipatu kalteak sor ditzakeen edonolako sistema fisiko edo logiko bat sarean sartzeko edo bertan zehar barreiatzeko; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontutan sartzen saiatzeko eta, lortuz gero, aipatuak erabiltzeko edo manipulatzeko eta bere mezuak aldatzeko edo manipulatzeko edo bere pribatutasuna hausteko edo bere giza eskubideren bat, dena dela aipatua, kaltetzeko edo erabiltzaileei Webgunera sartzen zaildu edo eragotziko dieten edonolako ekintza gauzatzeko; (v) EGILEren edo hirugarren baten eskubideren bat eta, zehazki, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubidea haustuko duen edonolako iruzkina eta/edo edukia sartu, gorde eta hedatzeko, horretarako erabilitako euskarria dena dela; (vi) Webgunearen Edukiak norberaren edo hirugarrenen publizitatea edo informazioa sustatu, saldu, kontratatu edo hedatzeko erabiltzeko, EGILEren idatzizko berariazko baimena izan ezean aldez aurretik; (vii) Webgune honen Edukien erreprodukzioa, hedatzea, kopia, alokatzea, salmenta, komunikazio publikoa, eraldatzea edo aipatu Eduki guztien edo horien zati baten aldaketa edo ustiapena (irabazi asmoekin edo irabazi asmorik gabe) suposatuko lukeen edonolako jarduera gauzatzeko, EGILEren idatzizko eta aldez aurretiko baimena izan ezean; (viii) Webgunean eskainitako Edukiak erabilera baldintza orokorren eta pribatutasun politikaren aurka eta zerbitzu eta/edo eduki zehatz baten erabilera arautuko duten baldintza berezien aurka erabiltzeko.

Hemen jasotako Baldintza Orokorrek ez diete kalterik egiten erabiltzaileak indarreko arauek diotenaren arabera dituen betebeharrei, aipatu arauen izaera eta arauak indarrean jarri duen erakundea direna direla, justizia arloko eta estatuz haraindiko erakundeak barne.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Eduki guztiak, bai eta aipatuetan sarturiko osagai guztiak (datuak, irudiak, argazkiak, animazioak, sormenak, soinuak, audioak, bideoak, marrazkiak, softwarea edo testuak, marka edo logotipoak, merkataritza izenak edo ikur bereizleak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialeen hautaketa, bere funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerako beharrezkoak diren informatika-programak, etab.) ere, EGILEren edo, beren kasuan, hirugarren erakundeen edo norbanakoen jabetza dira eta jabetza industrialari eta intelektualari dagokionean indarrean dauden legeek babestuta daude.

Webgunearen bidez zerbitzuak eskaintzeak eta Edukiak argitaratzeak ez du, inolaz ere, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen eta beste edonolako eskubideren jabetzaren lagapenik, ukatzerik edo eskualdatzerik suposatzen -totala zein partziala-.
Halaber, erabiltzaileak ez du Webgune honen Eduki osoa (marka grafikoa, izen-marka, hitzak, iruzkinak, esaldiak eta abar barne) edo zatiren bat erabiltzeko, banatzeko, argitaratzeko, kanporatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko edo kopiatzeko eskubiderik, EGILEren aldez aurretiko berariazko baimen idatzia jaso ezean.

Erabiltzaileak iradokizun, proposamen eta iruzkinak egiten dituenean Edukien bidez, EGILEri lagatzen dio, izaera esklusibo eta transferigarriaz, inolako lurralde- edo denbora-mugarik gabe eta erabat doan, aipatuak www.egile.es webgunean eta egoki deritzen online eta offline euskarri guztietan irabazi asmoekin edo irabazi asmorik gabe erabiltzeko, banatzeko, ustiatzeko, kanporatzeko, argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea eta Egilek aipatu iradokizunak, ideiak edo iruzkinak aldatzeko, eraldatzeko edo interpretatzeko eskubidea izango du. Hori honela izanda, erabiltzaileak ez du egindako erabilera horren ondoriozko konpentsaziorik, ordainketarik edo kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik izango, inolaz ere.

ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak Webgune hau erabiltzeko erantzukizuna hartzen du.
Baldintza Orokor hauek ez betetzearen ondorioz EGILEri eta/edo beste edozein erabiltzaileri edo hirugarreni sortu dizkion kalte guztiak ordaintzeko ardura pertsonala dauka erabiltzaileak.

Bere iritziz egokiak ez diren iruzkin edo eduki guztiak Webgunetik kentzeko eskubidea edo horiek argitaratu dituen erabiltzaileari aipatuak berehala kentzeko agintzeko eskubidea gordetzen du EGILEk. Halaber, Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileak Webgunetik eta/edo bere Edukietatik at mantentzeko eskubidea dauka EGILEk, bere ekimenez edo hirugarrenek eskatuta.

EGILEk, halaber, Webgune honi lotuta jarritako edonolako lotura, iruzkina edo edukia berehala kentzea agindu dezake aipatu lotura, iruzkina edo edukia Baldintza Orokor hauetan zehaztutakoaren aurka erabilia, hedatua, banatua, argitaratua, kanporatua, ustiatua, erreproduzitua edo kopiatua izan bada.
EGILEk Baldintza Orokor honen hauste ororen eta Webgunearen erabilera desegoki ororen aurka joko du eta bere esku dituen ekintza guztiak gauzatuko ditu horretarako, zigor-arloko ekintzak barne.

EGILEk ez du erantzukizunik izango, inolaz ere, ondoko arrazoien ondorioz sor litezkeen edonolako kalteengatik (nahiz eta teknologia-neurri guztiak hartu horiek saihesteko): edukien akatsak edo hutsuneak, Webgunearen eta bere Edukien kalitate tekniko, zorroztasun, zabaltasun, egiazkotasun eta baliozkotasun eskasa, birusen edo programa maltzurren edo kaltegarrien transmisioa. Adibide gisa jarritako zerrenda da aurrekoa, ez da itxia.

ALDATZEA / EGUNERATZEA

EGILEk egoki deritzen aldaketa guztiak egin ditzake Edukietan. Horiek osotasunean edo partzialki alda edo ezaba ditzake, bai eta edukiak aurkezteko edo kokatzeko era ere.

EGILEk Baldintza Orokor hauek eta Pribatutasun Politika edozein unean aldatzeko eskubidea dauka, lege mailako berrikuntzetara egokitzeko xedearekin zein korporazioaren erabaki estrategikoei jarraiki. Webgunearen Edukiak erabili behar dituen bakoitzean aipatuak irakurtzea gomendatzen zaio erabiltzaileari.
Baldintza Orokorrak eta Pribatutasun Politika iraungitze-datarik gabe daude indarrean, www.egile.es Webgunean behar bezala argitaratutako beste batzuen eskutik partzialki edo osotasunean aldatuak suertatzen diren arte.

ESTEKAK EDO HIPERESTEKAK

EGILEk Interneteko beste webgune batzuetara eramaten dituzten estekak edo hiperestekak sartuko balitu Webgune honetan, ez luke inolako kontrolik mantenduko aipatu webguneen eta edukien gainean.
EGILEk ez du inolako erantzukizunik hartuko EGILEkoa ez den webgune batera eramaten duten esteken edo hiperesteken edukiengatik. Eta ez du eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna eta baliozkotasuna bermatuko aipatu hiperesteketan edo Interneteko beste webguneren batean sarturiko materialari edo informazioari dagokienean.

JURISDIKZIOA ETA APLIKATZEKOA DEN LEGERIA

Espainian indarrean dagoen legeriak arautuko du EGILEren eta erabiltzailearen arteko harremana. Edozein auzitarako, Donostia hiriko Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira.