Berrituz, irabazi

Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza hiru hitz baino askoz ere gehiago dira Egilen. Ez dira hitz hutsak, gutxienez. Guretzako, I+G+B gure nortasunaren eta izateko arrazoiaren zati bat da. Gure DNAn dago.

Berrikuntza funtsezko arrakasta-faktorea da produktuak eta zerbitzuak bereizteko. Eta ideia hori nahiko barreiatuta badago ere industrian zehar, eskatzen duen apustua ez dago maila berdinean barreiatua. Egile korporazioan, halere, oso argi daukagu I+G+B etorkizunerako giltza dela. Honela pasa ginen bi langileko tailerra izatetik nazioartean lan egiten duten eta beren jarduera-arloetan liderrak diren enpresak hartzen dituen Taldea izatera.

Nola gauzatu berrikuntza, baina? Alde guztiak garaile egiten dituen sistema bat sortuz. Estuki eta etengabe lan egiten dugu gure bezeroekin. Etorkizuneko teknologiak eskuratzeko gure bezeroek duten beharrak gure lana gidatzen du, proiektu baten lehen fasetatik azken produktura arte. Eta prozesu bakoitzak Egileko enpresen artean sortzen dituen sinergiei etekinik handiena ateratzen diegu, noski.  Bitartekoak, pertsonak eta denbora aurrezten baititugu honela.

Guztiok gara berritzaile, guztiok gara garaile.