Doitasun Handiko Mekanika

Doitasun Handiko Mekanika Dibisioa gure gaitasun-erdigune nagusia da. Bost negozio-unitate hartzen ditu. Hauek, kritikotasun handiko ondoko merkatuak dituzte jomuga: aeronautika eta segurtasuna, zientzia-azpiegitura handiak, ontzien arloa eta xafla finen prozesamendua.

Egile AeroTransmissions delakoaren jatorria Egile Taldeak 1999n sortu zuen DMP enpresa da.
Espezialistak gara aeronautikaren arloan: turbinak, turbopropultsatzaileak edo turbofanak (potentzia edo osagarriak transmititzeko erreduzitzaileak) diseinatu eta ekoizten ditugu. Helikopteroen arloan, osagaiak egiten ditugu transmisio nagusirako eta transmisio laguntzailerako (MGB, TRGB, PAGB, etab.).

Kontzeptu-konponbideak sortzen ditugu bezeroaren beraren zehaztapenei jarraiki. Lan-harreman estua dugu bezeroarekin, fase guztietan: diseinutik hasita, sistema osoak garatzeko unera arte.

Arlo honetako eragile nagusiekin lan egiten dugu: SAFRAN Group, ROLLS-ROYCE edo AIRBUS HELICOPTERS.

Doitasun handiko mekanikan oinarritutako transmisio-konponbideak garatzen espezialistak gara. Bere zerbitzu-ereduaren eta teknologia-gaitzearen eskutik, gure Taldea OEM garrantzitsuenen aliatu estrategikoa bilakatu da konplexutasun handiko transmisio-osagai eta sistemen eskaintzan. Bezeroekin batera lan egiteko gure ereduak koordinazioan eta fase guztietarako konponbide eraginkorren sorkuntza partekatuan oinarritzen da: ikertu eta garatzeko gaitasunetik automatizatutako ekoizpen-zelulak diseinatu, sortu, industrializatu eta ezartzeko unera arte.

Konponbide integralak eskaintzen ditugu, aeronautikaren eta industria arloetarako osagai konplexuak ekoizteko. Teknologia bereziak eta kritikotasun-maila handiko horiek integratzea eskatzen duten proiektuak dira gure espezializazioa. Produktu-prozesu motaren araberako zelula independenteen ekoizpenak likido sarkorren bidezko ikuskatzea hartzen du barne, pieza guztien egokitasuna bermatzeko. Gaitasun osagarria jartzen dugu gure bezeroen esku beren produktuak bizkortu, beren ekoizpen-sistemak malgutu, kostuak arrazionalizatu eta proiektuak kudeatzeko eredu sistematizatu eta garden bat ezartzeko.

Konplexutasun handiko sistema mekanikoak diseinatu, garatu eta ekoizten ditugu Zientzia-azpiegitura Handientzat eta doitasun handiko mekanikako beharrak dituen edozein arlorako (Fotolitografia, Air-Bearing Sistemak, Free Form Optika, Krio-mekanismoak, Antena Bereziak…).
Horretarako, aditu-talde bat eta fabrikazioari zein metrologiari dagokienez mundu mailan onenetakoak diren ekoizpen-ekipo ezberdinak ditugu.

Egile CanTooling dibisioaren jatorria Egile Taldeak 1999. urtean sortu zuen ZEHATZ enpresa da.
Konponbideak eskaintzen ditugu xafla finen prozesamendurako, metalezko ontzientzako eta, bereziki, erraz-irekitzeko EOE sistementzako.
Edozein ordezko-osagai ekoiztu eta berreskuratzen dugu, bai gurean bai kanpoan diseinatutakoak. Beharrezkoa denean, alderantzizko ingeniaritza gauzatuko da.
Trokel mota guztiak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditugu bezeroaren egoitzan, bere prentsa-sistemetara egokituz. Espezialistak gara formatu guztietan: erraz-irekitzeko EOE, Scroll eta pre-scroll, oinarrizko estalkia eta enbutizio-potoa. Horrez gain, berezko teknologiarik aurreratuena eta erabateko sistemak eskaintzen ditugu erraz-irekitzeko EOE formatu guztientzat.