Egile gara

“Egile”, euskaraz, “egiten edo sortzen duena” da. Eta horixe da Egile Taldeko Xedea: negozio-abaguneak ahalbidetzea eta sortzea doitasun handiko mekanikaren arloan, gure teknologia- eta enpresa-espezializazioa. Egile, horrenbestez, barneko ekintzailetzako jarduerak gauzatzeko eta enpresa berriak sortzeko plataforma gisa aritzen da.

Ondorioz, Oinarri Teknologikoko Enpresa Korporazioa gara: gure gaitasun-funtsa den Doitasun Handiko Mekanikatik abiatuta, Balio Handiko Produktuak, Zerbitzuak eta Konponbideak garatzen ditugu gure Bezeroentzat.

Gure jarduera enpresa ezberdinen bidez gauzatzen dugu. Beren arloko liderrak dira guztiak eta ezaugarri nagusia joera estrategikoa, kudeaketa eta Abaguneak balioan jartzeko grina dute, Ezagutzan oinarritutako Produktuak eta Zerbitzuak bilatzeko eta hobetzeko etengabeko prozesuan murgilduta beti ere.

Horretarako, aipatu Ezagutza bildu, sortu eta balioan jartzeko, Korporazioaren funtsa den pertsona-talde bikain bat daukagu.

Korporazioaren enpresa guztiek EGILE Innovative Solutions I+G+Bko gure unitatearen babesa dute produktu edo prozesu berriak garatzerakoan. Unitateak, halaber, gure bezeroentzat neurrira sorturiko konponbideak garatzen ditu.

EGIN ETA SORTZEN DUGU, EGILE GARA