Egile Kultura

Gure historian zehar, asko ikasi dugu eskakizunik handiena duten merkatuetan arrakasta dakarten lehiakortasun-dinamiken inguruan: diziplina anitzeko taldetan lan egitea zein garrantzitsua den badakigu, pertsona bakoitzak taldetik ikasten baitu; gure konpromisoa eskaintzen dugu kalitatea delaz jakitun gara eta aipatu kalitatea ezagutza aditua, zerbitzuarekiko grina eta erantzukizuna -banakoarena zein taldearena- lotzen dituen bikaintasun-borobil horren emaitzatzat hartzen dugu.

Ikaskuntza horiek Egile Taldearen DNAren zati dira eta gure bezeroek eskatzen dituzten produktu, zerbitzu eta konponbidetan islatzen dira. Gure emaitzak Egile ekosistemako dibisio, negozio-unitate eta enpresetako pertsona guztiak partekatzen ditugun balioetatik abiatuta eraikitzen direla badakigu. Aipatuak, pertsonak, dira gure proiektuaren oinarria eta Egile kultura gure historia eta gure oraina oinarritu dituen izendatzaile komuna da. Eta etorkizuna eskakizunik handiena dakarren gure proiektua delaz kontziente gara.

Beren bertsiorik onena emango duten pertsonak bilatu eta baloratzen ditugu; etengabeko ikaskuntzako ingurune zorrotz eta konprometitu batean beren ezagutzak, gaitasunak eta sorkuntza Egile proiektuaren zerbitzura jartzen dituzten pertsonak: gure bezeroen aliatuak, gure taldeen mentoreak eta errealitatearen ikastunak gara. Konpromisoa da gure kulturaren oinarria: bezeroekin, taldeekin eta gizartearekin.