Enpresak

Sortu ditugun eta egun EGILEko partaidetza duten enpresak ondokoak dira:

DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, SL) Doitasuneko Konponbide Mekanikoak garatzen dituen enpresa espezializatua da, ondoko gaitasunekin: ingeniaritza, diseinua, kalkulua eta simulazioa eta “giltza eskura” fabrikazioa.
Bere jarduera aeronautika, segurtasuna eta defentsaren arloetan gauzatzen du, erabat mihiztatutako eta frogatutako multzoak eta osagaiak eginaz aireontzietako funtsezko zati ezberdinetarako: Lurreratze sistemak, Propultsio sistemak, Jarduketa eta Kontrol sistemak. Orokorrean, doitasun, konplexutasun eta erantzukizun handiko edonolako osagaiak eta mekanismoak.

Zehatz, SL metalezko ontzien arlorako produktuak eta konponbideak garatzen eta egiten espezializatua dago, bai eta doitasun handiko trokelgintzan ere. Kualifikazio eta doitasun goreneko gaitasunak eta ekoizpen-bitartekoak dituenez, partner estrategikoa bilakatzen da bere bezeroentzat, bai eta zerbitzu osoen hornitzaile ere (diseinutik fabrikazioraino, eta produktuak “giltza eskura” gisa entregatu arte).

EIS Egile Innovative Solutions gure Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza unitatea da. Materia ezberdinetan adituak diren pertsonez osatua, proiektu eta konponbide ezberdinak garatzen ditu Taldeko jarduera-arlo ezberdinetarako. Fisika, Ingeniaritza, Kimika, Telekomunikazioak, Elektronika eta Informatikan lizentziadunak eta doktoreak eta, nola ez, Mekanikan adituak ditu. Bitarteko egokiak erabiltzeko aukera duenez ere, edonolako garapenak egiteko gai da.

Tecexsa, Tecnoquímica Exterior, SAk “giltza eskura” instalazioak diseinatu, garatu eta egiten ditu, urak disolbatutako aire bidez (DAF sistemak) arazteko. Ondoko gaien inguruko konponbideak eskaintzen ditu: isurketa urak eta hondakin-urak karakterizatzeko; efluenteak aprobetxatzea berrerabiliak izan daitezen; urak planta pilotuen bidez tratatzea; flotagailu dekantagailua… Halaber, hasierako azterketak, aurreproiektuak eta behin betiko proiektuak egiten ditu, bai eta birmoldatze azterketak ere zaharkitutako ekipamenduak berreskuratzeko.

ETD, Environmental Technology Development, SL bere jarduera-arloetan kualifikazio handia duten profesionalak dituen ingeniaritza bat da: Energia, Ingurumena eta Ura.
Enpresak “giltza eskura” konponbideen azterketak, proiektuak eta ezarketak egiten ditu ondokoetarako: energia berriztagarriak, energia hidroelektrikoa gehienbat; Hiri eta Industria Hondakinen kudeaketa eta tratamendua; eta, azkenik, uren arazketa, edateko uren arazketa eta uren gezatzea.

Aurrekoez gain, Taldearen partaidetza ez duten beste enpresa batzuen sorrera sustatu dugu. Nahiz eta Taldekoak ez izan, aipatuek merkatuarekiko joera, sinergia teknologikoak eta enpresa proiektuak eta garapenak osatzeko eta laguntzeko bokazioa partekatzen dituzte gurekin. Egile ekosistemaren barruan harreman-maila ezberdinaz gozatzen duten enpresa horiek ondokoak dira:

ITS. Integrated Technologies Systems, SL.
CREATECH Medical, SL