Hona hemen gure historia

1990-1995

Zehatz

Lehen planteamendu estrategikoa

Ingeniaritza jarduera

1990. urtean Zehatz, SL jaio zen Elgoibar Gipuzkoako herri txikian. Artezketan espezializatutako mikroenpresa honek makina-erremintaren arloan lan egiten zuen, inter-eragiketetarako azpi-kontratista gisa.
1992n, gure lehen planteamendu estrategikoa egin genuen. Aurrerapauso bat eman eta tailer laguntzailea izateari utzi eta estrategiadun enpresa bat bilakatzea erabaki genuen. Merkataritza-jarduera hasi eta metalezko ontzien arloaren alde apustu egin genuen.
1995ean Ingeniaritza arloko jarduerarekin hasi ginen. Handik gutxira, metalezko ontzien arlorako lehen trokel progresiboak garatu genituen eta makina-erremintaren arloko mekanizaziorako tresneria garatzen hasi ginen.

1996-2004

DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión)

Lehen homologazioa

Bigarren homologazio aeronautikoa

Plan estrategikoa

1999. urtean, XX. mendea amaitzear zela, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, SL) enpresaren sorrera etorri zen; horrez gain, aeronautikaren arloan lanean hasi ginen, osagai konplexuak eta doitasun handikoak garatzen. Frantzian jarri genuen gure arreta, ondoan dugun herrialdea eta munduko bigarren potentziarik handiena delako.

Lehen homologazioa 2001. urtean lortu genuen. Aeronautika-osagaiak osotasunean egiteko enpresa homologatua bilakatu ginen, Ekoizpen jarduera eta Kalitate eskuordetza barne.

Handik urtebetera, 2002. urtean, aeronautikaren arloko bigarren homologazioa lortu genuen, mihiztatutako multzo aeronautikoak osotasunean egiteko, saiakuntza-bankuko froga funtzionala barne. Eskuordetutako Kalitatea.

2004. urtean gure lehen Plan Estrategikoa egin genuen. Dibertsifikazioaren alde egin genuen, garai hartan suspertzen ari ziren arloak jarriz jomugan: osasuna, aeronautika eta energia berriztagarriak; teknologia-hausturen aldeko apustuak egiteko aukera genuen aipatu arloetan, doitasun handiko mekanikaren eta gure ezagutza eta eskarmentuaren eskutik.

2005-2009

Egile Corporation XXI

CREATECH Medical, S.L.

Globalisation

Arloan, sendo

Munduko liderrak hortzetako merkatua

2005. urtean Egile Corporation XXI sortu genuen, gure proiektuak bizkortzeko gune nagusi gisa. Egun irekita dauden merkataritza-ildo ezberdinen etorkizuneko bilakaerak enpresa berrien sorrera ekarriko duela aurreikusten da. Korporazio egitura sortu beharko da dauden abaguneak aprobetxatu ahal izateko eta enpresa barruko lankidetza-ikuspegia gure xedea eta bokazioa partekatzen duten beste unitatetara hedatzeko.

2006an CREATECH Medical, SL sortu zen, sortzen lagundu genuen proiektua eta osasun arloko jarduerari hasiera eman ziona. Aipatu jarduerak konponbide berritzaileak garatzea, sortzea eta banatzea zuen xede.

Handik urtebetera, 2007an, gure bigarren Plan Estrategikoak nazioarteko bihurtzeko apustua zehaztu zuen. Hitzarmen estrategikoak sinatu genituen aeronautikaren arloan mundu mailako liderrak ziren enpresekin eta laugarren merkatu estrategiko bat identifikatu zen Egilerentzat: zientzia eta bere Azpiegitura Handiak.

2008n, aeronautikaren arloko sendotzea dator. B787aren NLGaren Shock-absorver osagaiarentzako prototipoak entregatu eta lehiaketa garrantzitsu baten esleipena lortu genuen: SPPS familiak egitea TURBOMECArentzat.

2009n, osasunaren arloaren aldeko apustua sendotzen da ere, mundu mailako liderrak bilakatu baikinen hortzetako merkatuan. Horzgabe handientzako gure konponbideak onenak dira mundu mailan, teknologiari eta kalitateari dagokienean.

2010-2016

EIS (Egile Innovative Solutions)

TECEXSAren erosketa

ETD (Environmental Technology Development, S.L)

2010ean, EIS (Egile Innovative Solutions) jaio zen. Korporazioaren egitura berria da I+G+Bri dagokionean, ezagutza biltzen duen eta etorkizunean taldearen garapen teknologikoa sustatuko duen unitatea da.

2012. urtean TECEXSA (Tecno Química Exterior, SA) ingeniaritza erosi genuen. Berezko produktua duen ingeniaritza enpresa honek garapen-potentzial izugarria dauka. Uraren arloan lanean hasi ginen.

Eta 2014ean ETD (Environmental Technology Development, SL) enpresa sortu zen. Uren arazketan eta tratamenduan konponbide globalak eta hondakinen eta energiaren (hidroelektrikoa gehienbat) kudeaketa eta tratamendua eskaintzen duen enpresa.