Korporazioaren Gizarte
Erantzukizuna

KUDEAKETA ZINTZOA ETA GARDENA

Kudeaketa zintzoa eta gardena aplikatzen dugu gure jarduketa guztietan: pertsona-talde, erakunde, bezero eta Egile Taldeko hornitzaileekin. Negozioak, bai eta bizitza ere ulertzeko era bat da guretzat.

GURE PERTSONEKIKO KONPROMISOA

Esfortzurik handiena egiten dugu, Egilerentzat lan egiten duten pertsonen egunerokotasuna esperientzia aberasgarria izan dadin. Guztiontzat onuragarria den ikuspegi baten azken adierazpena da, pozik dauden pertsonak gehiago eta hobeto inplikatzen baitira.

BALIOA SORTZEA ETA ABERASTASUNA LORTZEA

Gure Taldeko enpresek balio handiko produktuak edo zerbitzuak sortzen dituzte beren arloetarako. Honela, gure inguruaren eta gizarte orokorraren garapenari, berrikuntzari eta aberasteari laguntzen diegu.

JASOTAKOA ITZULI

Zintzoa da esker onekoa dena. Horrexegatik, ez ditugu ahaztu nahi gure existentziari nola edo hala lagundu dioten entitate, eskola, unibertsitate eta antzeko erakunde guztiak. Ekitaldiak babestea eta gure komunitateko gizarte eta giza garapena sustatzen duten jardueretan parte-hartzea edo aipatuekin lan egitea da gure esker ona agertzeko era.

INGURUMENA DEFENDATZEA

Egile Taldeak ingurumena babesteko konpromiso argia eta apurtezina dauka. Ingurugiro txukun eta garbi baten balioaz jakitun gara eta, horrenbestez, eremu horretan egiten ditugun jarduketa guztiak ISO 14001 Arauan oinarrituriko gure Ingurumena Babesteko Sisteman zehaztuta daude.

Sorturiko hondakinak kudeatzeaz gain, beren txikiagotzea sustatzen dugu, beren berrerabileraren bidez edo, halaber, prozesu alternatiboak garatuz ere. Gure energia-kontsumoaren eraginkortasuna zaintzen dugu, kontsumoa murrizteko sistemak edo prozesuak aplikatuz, bai eta energia garbiak erabiltzen dituzten horiek ere.