Metalezko ontziak eta
Xafla Fineko Trokelgintza

25 urte luze daramatzagu xafla fina prozesatzeko era guztietako konponbideak merkaturatuz, metalezko ontzientzako eta, gehienbat, irekitzeko errazak diren EOE sistementzako.

Era guztietako ordezko piezak egin eta berreskuratzen ditugu, gureak edo beste enpresa batenak direla ere, atzeranzko ingeniaritza eginaz horretarako beharra dagoenean.

Era guztietako trokelak diseinatu, egin eta bezeroaren egoitzan muntatzen ditugu, bere prentsa-sistemetara egokituz. Formatu guztietan espezialistak dira: irekitzeko errazak diren EOE sistemak, Scroll eta pre-scroll, oinarrizko estalkia eta enbutitutako potoa.

Halaber, eta abangoardiako gure teknologiaz baliatuta, sistema osoak eskaintzen ditugu irekitzeko errazak diren EOE estalki guztientzat, prentsa berriak edo gure Taldeak berreskuratu eta bermatu dituen prentsak erabiliz horretarako.

Ekoizpen-sistemen ezagutzan zein azken produktuaren kalitatean aditu handiak diren gure langileei esker, gure bezeroei aholkularitza eta laguntza teknikorik onena eskaintzeko moduan gaude.

LOTURIKO ENPRESAK