OSASUN ARLOKO I+G+B

Pertsonalizazioa egungo arlo askotara hedatu den kontzeptu bat da eta Osasuna horietako bat da, noski. Kontzeptu hori izan zen Createch Medicalen hortzetako protesien jatorria. Kontzeptua beste anatomia batzuetara eta kirofanoetara hedatzeko aukera ikertzen ari gara egun.

Proiektu nagusiak:

MASAILEKO ORDEZKAPENAK ONKOLOGIAKO ETA ISTRIPUA PAIRATU DUTEN GAIXOETAN – MAXILO – IDI-201000635

Proiektu honen bidez, produktu-linea berri bat hasi eta metodologia berri bat garatu zen aurpegi eta masailetako kirurgia-praktikak egun dituen zenbait hutsune betetzeko, gaixoarentzat egokiagoak, arinagoak eta pertsonalizatuagoak diren konponbideak bilatuz. Produktuak aurpegia eta masailak berreraikitzeko protesi gisa gauzatu dira; azken konponbide mekanikoak aplikatuz eta material berrienekin egiten dira.

Egoera: Amaitua

TUMORE-PATOLOGIA DUTEN GAIXOETAN ORNO-SEGMENTUAK ORDEZKATZEKO PROZESUA ETA PRODUKTUA GARATZEA – INNPLANTES – IPT-2011-0787-900000

Proiektu honetan, orno-gorputzetan minbizia duten gaixoentzako protesi bat garatu zuen DMP-k. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzari esker, INNPACTO 2011 programa nazionalaren barruko ENNGRANA proiektuaren bidez gauzatu zena, diseinu, egikaritze eta kirofanoan aplikatzeko metodologian aurrera egiteko aukera izan genuen.
CIDETEC-ek eta UPV/EHU-k parte hartu zuten ere.

Egoera: Amaitua

BIZKARREZURREAN APENAS INBADITZAILEAK DIREN EBAKUNTZAK EGITEKO ROBOT BIDEZKO KONPONBIDE INTEGRATUA – ELCANO –  IPT-2012-0508-300000

Protesia lortu ostean, aipatua kirofanoan ezartzeko metodoak garatzea zen hurrengo helburua. Horretarako, robot bidezko teknologiak eta ebakuntza barruko nabigazio-teknikak erabiliko lirateke.
Proiektu honetan, animalietan balioetsitako “kontzeptu-froga” izaerako konponbide bat garatu zuen DMP-k. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzari esker, INNPACTO 2012 programa nazionalaren barruko ELCANO proiektuaren bidez gauzatu zena, teknologia bideratzaileak diseinatzeko eta ezartzeko gaitasunean aurreratzeko aukera izan genuen: robot eta infragorrien bidezko nabigazioa.
CEIT teknologia zentroak parte hartu zuen ere.

ROBOT BIDEZKO AURPEGI ETA MASAILEKO KIRURGIARAKO ERREGISTRO-SISTEMA BAT GARATZEA ETA BALIOESTEA – MAXILARIS – RTC-2015-3871-1

Proiektu honetan, DMP-ren xedea da aurreko proiektu ezberdinetan garaturiko robot bidezko kirurgia-teknologiak aurpegi eta masaileko ebakuntzetan aplikatzea; horretarako, sistemaren doikuntza hobetu beharra zegoen. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzari esker, RETOS 2015 programa nazionalaren barruko MAXILARIS proiektuaren bidez gauzatu zena, diseinu, egikaritze eta kirofanoan aplikatzeko metodologian aurrera egiteko aukera izan genuen.
VICOMTECH eta CEIT teknologia zentroek parte hartzen dute ere.

Egoera: Egikaritzen