Pertsonak

Egilerentzat, enpresaren eta bere langileria osatzen duten pertsonen arteko harremana “dirua lanaren truke” transakzioaz haraindi doa. Alde batetik, bizitzaren zati garrantzitsu bat hartzen duen jarduera bat delako lana eta gure bizimoduan, proiektuetan, familietan, nahietan eta ilusioetan eragin handia duelako gure ustez. Bestetik, pertsona zoriontsuek enpresa hobeak eraikitzen dituztelako halabeharrez.

Hori guztiagatik, gure jarduerak egokitzen saiatzen gara, Egile Taldea osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea maximizatzeko aukera izan dezagun. Beren ardura eta lana ekonomikoki saritzeaz gain, bizi-baldintza hoberenak bermatzen saiatzen gara ere.

KALITATEA, SEGURTASUNA ETA OSASUNA LAN-INGURUNEAN

Lan-ingurunearen kalitatea gure kezkarik nagusienetakoa da. Osasunaz ari gara.
Horrexegatik, gure instalazioek eta bitartekoek indarreko legediak eskatzen dituen baldintzak hobetzen dituzte, Laneko Segurtasunari eta Osasunari dagokionean.

MALGUTASUNA

Lan-egutegi malgua eta enpresen eta beren pertsonen beharren arabera egoki daitekeena. Era berean, lanpostuaren ezaugarriek hori ahalbidetzen dutenean, lan-ordutegi malgua aplikatzen dugu.

BATERAGARRITASUNA

Egile Taldea osatzen duten enpresak esfortzu handia egiten ari dira lan-bizitza eta bizitza pribatua bateragarriak egiteko. Beharrezko helburua, nahitaezkoa pertsonen arduraldia murriztu ordez aipatua sustatuko duen lan-ingurune osasungarri bat lortzeko prozesuan aurrera egin ahal izateko. Atzerrian bizi diren langileek etxetik lan egin dezaten ahalbidetzen dugu, egutegi bereziak izatea ahalbidetzen dugu, kontratuak murrizten ditugu aldi baterako, eszedentziak, etab.

PRESTAKUNTZA

Gure enpresen izaera teknologikoa dela eta, Etengabeko Prestakuntza derrigorrezko baldintza da gure Taldeko pertsonek eraginkortasunez lan egin dezaten, Egile Taldea lehiakortasunaren abangoardian mantenduz jarduera-eremu ezberdinetan. Ondorioz, oso garrantzitsua da guretzat ezagutza-maila gorenetan mantentzea jarduera-eremu bakoitzean.
Nola lortu hori? Prestakuntza-beharrak profil bakoitzera egokituz. Pertsona bakoitzak, ondorioz, bere Prestakuntza Plan berezia dauka. Polilehiakortasuna eta balio-aniztasuna onuragarriak dira, gure giza taldearentzat zein Korporazio berarentzat ere.

BARNE IGOERA

Barne-igoerako politika aktiboa mantentzen dugu. Hutsune bat dagoen bakoitzean, talde barruko balizko hautagaiak identifikatzen ditugu lehenik eta behin. Gaitasun-baldintza berdinetan, Egile Taldeko langileek lehentasuna dute beti.
Gazteak garenez eta hazkunde-erritmo bizia dugunez, igoera-aukera horiek sarritan agertzen dira eta Egile, ondorioz, profesionalki garatzeko aukera handiak eskaintzen dituen lekua da.

PARTE-HARTZEA ETA BARNEKO EKINTZAILETZA

Pertsonen parte-hartzea sustatzen dugu enpresaren kudeaketan. Beren kabuz kudeatzen diren lan-taldeak mantentzen ditugu. Pertsonen iritziak, ideiak edo ekimenak sustatu, bideratu eta aintzat hartzen ditugu. Gure aberastasunetako bat dela pentsatu nahi dugu.
Enpresa-maila guztien inplikazioak enpresa-ekimen berrien sorkuntza ekarri du eta horietako zenbait Egile Taldeko kide izatera iritsi diren enpresa bilakatu dira. Barneko ekintzailetza, horrenbestez, aktiboki sustatzen dugun bokazio bat da, Taldearen garapenari laguntzeko eta bere kide diren pertsonentzako aberastasuna eta asetasuna sortzeko.