DMPK 2018KO GIPUZKOAKO ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAREN SARIA JASO DU, ETA ESTATU MAILAN LEHIATUKO DA

Santander bankuak 2018ko Gipuzkoako enpresa txiki edo ertainaren sarirako deialdia egin du, Diario Vasco egunkariaren laguntzarekin

Santander bankuak 2018ko Gipuzkoako enpresa txiki edo ertainaren sarirako deialdia egin du, Diario Vasco egunkariaren laguntzarekin. Sari honen helburua enpresa txiki eta ertainen lanak aberastasuna eta enplegua sortzen dutela aitortzea da. Sari nagusia eta hiru accesitak atzo eman ziren, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren egoitzan.

2018ko enpresa txiki eta ertainaren saria Egile (Mendaro) taldearen Desarrollos Mecánicos de Precisión (DMP) enpresari eman zioten. Aintzatespen honek estatu mailako lehiaketan parte hartzeko bidea irekitzen dio konpainiari. 2019ko lehenengo hiruhilekoan erabakiko da nor den lehiaketa horretako sariduna, probintzia bakoitzean aurrez hautatutako enpresa txiki eta ertainen artean.

Desarrollos Mecánicos de Precisión 1998an sortu zen, doitasunezko mekanikaren sektore indartsuaren estrategia industrial eta teknologikoan leku pribilegiatua izateko asmoarekin. DMP konplexutasun handiko osagaien eta sistema dinamikoen fabrikazioan espezializatu da; bereziki, aeronautikaren sektorerako.
 

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay