EGILE CANTOOLING: THAILANDIAKO CANTECH FERIATIK HARATAGO

Urriaren 28tik 30era Asia Cantech feria ospetsua egin zen Bangkoken, eta bertan elkartu ziren elikagaien eta metalezko bilgarrien sektoreko munduko enpresa nagusiak eta haien hornitzaileak.

Urriaren 28tik 30era Asia Cantech feria ospetsua egin zen Bangkoken, eta bertan elkartu ziren elikagaien eta metalezko bilgarrien sektoreko munduko enpresa nagusiak eta haien hornitzaileak. Esposizio-eremu bat egoteaz gain, hitzaldi teknikoak egin ziren bertan. Gainera, 20. urteurrena izan zuen enpresa antolatzaileak: Bell Publishing.

Asiari dagokionez, Thailandia merkatu estrategiko bat da duen kokapenagatik; izan ere, itsas merkataritzaren bolumen handi bat bertatik sartzen baita, janaria bereziki (food & seafood, han esaten duten bezala), eta horixe da Cantooling unitateak duen merkatuaren oinarri nagusia. Horregatik, Egilek ferian pasatu dituen hiru egunak espedizio komertzial luzeago baten parte izan dira, bezero potentzialei, partner posibleei eta tokiko trader-ei bisita egiteko aprobetxatu baitugu bidaia.

Asiako merkatuak hazteko potentzial handia du, plastikozko bilgarritik metalezkotara trantsizioa egiten hasi besterik ez baitira egin edarien sektorean. Gainera, elikagaientzat erabiltzen diren sistema asko zaharkituta daude eta berritu egin behar dira. Aukera komertzial onak badaude ere, gogoratu behar dugu Asia oso merkatu endogamikoa dela, alegia, barne-produktuak kontsumitzeko joera duela. Halaber, Txina oso lehiakide indartsua da, eta hizkuntzak eragiten dituen oztopoek oso zaila egiten dute merkatu horretan sartzea. Horregatik, bisita aprobetxatu nahi izan dugu bertako ordezkari posibleekin harremanetan jartzeko; izan ere, Asiako gainerako merkatuetan gertatzen den bezala, Thailandian ere salmentak igo egiten dira bertako ordezkari baten bidez egiten badira.

Azken finean, bisitak balio izan digu merkatua aztertzeko lehiakideei, bezero potentzialei, parter posibleei, trader-ei eta zerbitzu-hornitzaileei dagokienez; hala, hurrengo plan estrategikoan xehetasun osoz definitu ahalko dugu aukera izugarriak eskaintzen dituen merkatu honetara sartzeko modua.

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay