Zibersegurtasuna

Arlo honetan, Big Data teknologietan oinarritutako erremintak garatzen ditugu. Xedea da industriaren eta azpiegitura kritikoen inguruetan egun esponentzialki identifikatzen diren zibererasoen aurkako estrategiak eta jarduerak sortzea.

Proiektu nagusiak:

ZIBERSEGURTASUNA ETA ADIMENA, INDUSTRIA KONTROLATZEKO SISTEMENTZAT – SISCI – TSI-100200-2014-127

Proiektu honetan, OT eta IT segurtasuna integratzea ahalbidetzen duten industria kontrolatzeko sistementzako zibersegurtasun-plataforma baten hasierako prototipo bat diseinatu, garatu eta abiarazi du ITS-k. Konponbidea Big Data eta adimen tekniketan oinarritua dago eta Open Source teknologiez baliatuz garatu da. Operazio-gaitasun adimentsua dauka, ustiatu eta informazio erabilgarria eskaintzeko, Korporazio Handiei, erabakiak har ditzaten beren jarduera-arloetan.

MINETUR erakundeak proiektua finantzatu du, Ekonomia arloko Ekintza Estrategikoa eta Gizarte Digitala Programaren bitartez.

Egoera: Amaitua