ZIENTZIA ETA DOITASUN GORENEKO ARLOKO I+G+B

Arlo honetan garaturiko ildoak soldadura-prozesu berrietatik sistema-kontzeptu berrietara doaz. Gure ikerketek eta garapenek zeharkako fabrikazio-teknologien beste iturburuetatik edaten dute ere: mekanizatu-prozesuen jarraipena, teknologia aerostatikoa, mikroskopia edo on-machine neurketa.

Proiektu nagusiak:

KOADRANTE EDO ERDITAN OINARRITUTAKO CLIC LERRO-TALKAGAILURAKO AZELERAGAILURAKO KONTZEPTU BERRI BAT GARATZEA – 4ACCEL – IDC-20101102

Proiektu honetan, etorkizuneko CLIC azeleragailurako funtsezko osagai batentzako konfigurazio ezberdinak garatu eta balioetsi zituen DMP-k. CERN erakundearekin zuzenean lan eginaz, DMP osagai horiek egiteko gaitutako hiru enpresetako bat bilakatu zen. Aipatu osagaiek 10 nm-ko zimurtasunak eta mikratik beherako forma-akatsak eskatzen dituzte.

Parte-hartzaileak: HTS, CIEMAT eta CEIT

Egoera: Egikaritzen