Gure bezeroen premiei aurrea hartu nahi diegu, haien produktuetarako soluzio aurreratuak eskaintzeko eta aukera berriak sortzeko.

Osagai eta sistema aeronautikoak garatzen eta fabrikatzen ditugu motorren fabrikatzaileentzat, OEMentzat (Original Equipment Manufacturer) edo plataformen fabrikatzaileentzat. Halaber, balio handiko soluzio mekanikoak garatzen ditugu zientziaren, espazioaren, fotolitografiaren eta partikula-terapien industrietarako, baita irekidura errazeko sistema osoak ere, metalezko bilgarrien sektorerako. Gure bezeroak beren sektoreetako liderrak dira, eta laguntza ematen diegu produktuaren/teknologiaren arabera espezializatutako negozio-unitateen bidez.

Soluciones avanzadas

+0

Ikerketa, garapen eta berrikuntzan inbertitutako

0%

Fakturazioaren profesionalak

0

urte askoko historia

0%

Esportazioa

0

I+G+b oinarritzat hartzen duten profesionalak

0

I+G+b unitate propioa

5 negozio-unitate

Aero Transmissions

Aero Transmissions

Gehiago ikusi
Aero Engines

Aero Engines

Gehiago ikusi
Aero Systems

Aero Systems

Gehiago ikusi
Extreme Precision

Extreme Precision

Gehiago ikusi
Can Tooling

Can Tooling

Gehiago ikusi

Mekanika kulturatzat hartzen duen lurralde batean jaiotakoak.

Azpiegitura modernoak ditugu, gure merkatuentzat estrategikoa den ingurune geografiko batean. XV. mendeaz geroztik tradizio industrial luzea izan duen toki bat da Debabarrena eskualdea, eta bertan mekatronikaren eta doitasun handiko teknologien inguruko enpresa-sare bat sortu da, Basque Precision Technology District (BPTD) ekimenaren parte dena.
Eremu geografiko txiki honetan bi teknologia-zentro, EHUren bi egoitza, lanbide heziketako 6 zentro, enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza eta transferentzia teknologikorako zentro bat eta 700 enpresa baino gehiago daude, makina-erreminta, automobilgintzaren sektore osagarria edo bestelako sektore teknologikoagoen balio-katearen parte direnak. Horri esker, inguruko eta kalitate oneko zerbitzuen aldeko apustua egin dezakegu edozein motatako fabrikazio-proiektuei ekiteko.

BPTD

Hau da gure historia

1990ean sortu ginen eta nazioartean, doitasun handiko mekanikaren arloan, erreferentea den enpresa bat izatea lortu dugu.

Egile Mechanics S.L. 2018an jaio zen, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L.,) eta Zehatz S.L. enpresek bat egin zutenean. Egile taldeko bi enpresa horiek banakako sozietate-izenak alde batera utzi, eta doitasun-mekanikan ardaztutako erakunde bakar bat sortu zuten.

Harro sentiarazten gaitu gauzak modu desberdinean egiteak, etengabe ari gara eboluzionatzen, eta izugarri gustatzen zaigu gure bezeroek eta Egile osatzen duten pertsonek espero dutena baino emaitza hobeak lortzea.

Sartu eta ezagutu gure historia
01 / 03

1990-1995

Zehatz | Lehenengo planteamendu estrategikoa | Ingeniaritzako jarduerak

  • Zehatz S.L. 1990ean sortu zen Elgoibarren, Gipuzkoan. Hasiera batean, artezketan espezializatutako mikroenpresa bat zen, makina-erremintaren sektorean lan egiten zuena, azpikontratista gisa.
  • 1992 urtean egin zuen lehenengo planteamendu estrategikoa. Eboluzionatzea erabaki zuen, eta tailer bat izatetik estrategia argi bat zuen enpresa bat izatera pasatu zen. Jarduera komertzialari ekin zion, eta metalezko bilgarrien aldeko apustua egin zuen.
  • 1995ean ingeniaritzan lan egiten hasi zen. Laster garatu zituen lehenengo trokel progresiboak metalezko bilgarrien sektorerako, eta mekanizaziorako tresneria garatzen hasi zen makina-erremintaren sektorerako.
02 / 03

1996-2006

DMP | Lehenengo homologazioak

  • 1999an, XX. mendea atzean uztear geundela, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L.) enpresa sortu zen, eta aeronautikaren sektorean lan egiten hasi zen, doitasun handiko osagai konplexuen arloan. DMP Frantziara begira jarri zen, herrialde hori baitzen sektore horretako munduko bigarren potentzia.
  • 2001 lortu zuen lehenengo homologazioa. DMP osagai aeronautikoen fabrikazio osoaz (produkzio-jarduera eta kalitatearen delegazioa barne) arduratzeko homologatutako enpresa bilakatu zen.
  • Urte bat geroago, 2002an, bigarren homologazio aeronautikoa lortu zuen, multzo aeronautiko mihiztatuen fabrikazio osoaz arduratzeko (saiakuntza-bankuetan test funtzionalak egitea barne). Kalitate delegatua.
03 / 03

2007 - Gaur egun

Nazioartekotzea eta finkatzea

  • 2007an, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten da. Akordio estrategikoak sinatu genituen mundu mailako aeronautikan liderrak ziren enpresekin, eta laugarren merkatu estrategiko bat identifikatu genuen Egilerentzat: zientzia eta haren azpiegitura handiak.
  • 2008an sektore aeronautikoan finkatu zen. B787 hegazkinaren NLGaren Shock-absorber piezaren prototipoak entregatu genituen eta lehiaketa garrantzitsu bateko esleipena lortu genuen: TURBOMECArentzat SPPS familiak fabrikatzea.
  • 2018an, DMP eta Zehatz enpresek bat egiten dute EGILE markaren baitan, eta Egile Mechanics S.L. Sortu zen.

Egile taldeko kide gara

Talde industrial eta teknologiko honen xedea aukerak ematearen balioa nabarmentzea da, eta, horretarako, etorkizun handiko sektoreetan lan egiten duten enpresa teknologikoak sustatzen ditu, balio handiko produktuak, zerbitzuak eta soluzioak garatzen dituztenak.

Dibertsifikatutako talde industriala da Egile; 350 langile baino gehiago ditu eta bestelako sektoreetan (adibidez, ura eta ingurumena edo zibersegurtasun industriala eta osasuna bezalako sektoreetan) lan egiten duten enpresak hartzen ditu barne.

Egile taldeko kide gara

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay