Egin lan, inspira zaitez,
eraiki etorkizuna
Aurkitu zure ibilbide profesionaleko lanik onena Egilen.
Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez EgileZer ahal dizu eskaini Egilek
Doitasun handiko mekanikaren arloan aukerak sortzen dituzten talde berritzaile bat gara. Ahalegin guztiak egiten ditugu Egilen lan egiten duten pertsonen egunerokoa esperientzia aberasgarri bat izan dadin, erronkez betetakoa. Etengabe ari gara lanean, gure bezeroak, langileak eta negozioa ardatz gisa hartuta.
Haien onena emateko prest dauden pertsonak balioesten eta bilatzen ditugu; etengabe ikasteko aukera ematen duen ingurune zorrotz eta konprometitu batean haien ezagutzak, gaitasunak eta sormena Egile proiektua bultzatzeko erabiliko dituzten pertsonak.
+0
Profesionalak
0%
Emakumeak
0%
Gizonak
0
Batez besteko adina
0
Batez besteko antzinatasuna
0
I+G oinarritzat hartzen duten profesionalak
Ezagutu gure istorioetako batzuk
Ezagutu gure istorioetako batzuk
Egilerentzat, enpresaren eta bere langileria osatzen duten pertsonen arteko harremana “dirua lanaren truke” transakzioaz haraindi doa. Alde batetik, bizitzaren zati garrantzitsu bat hartzen duen jarduera bat delako lana eta gure bizimoduan, proiektuetan, familietan, nahietan eta ilusioetan eragin handia duelako gure ustez. Bestetik, pertsona zoriontsuek enpresa hobeak eraikitzen dituztelako halabeharrez.
Garapen profesionala
“Mekanizazio-praktikak amaitu ondoren, nekien bakarra zen mekanikaren munduan sartu nahi nuela, baina sentitzen nuen ez zela une egokia. Egilen lanpostu bat eskaini bazidaten ere, ikasten jarraitzeari buruzko zalantzak azaldu nizkienean zalantzarik gabe animatu ninduten, eta unibertsitatera joateko behar nuen azken bultzada eman zidaten.”
Unai Etxebeste
Prozesu-ingeniaria
Malgutasuna / Bateragarritasuna
“Bigarren haurra jaiotzen denean lana biderkatu egiten da, txikiak direnean mendekotasun handia dutelako, eta emazteak eta nik argi genuen gure ordutegiak haurren beharretara egokitu beharko genituela.”
Asier Arana
Industrializazio-ingeniaria
Prestakuntza
“Nire lanerako ezinbestekoa da profesionalki etengabe birziklatzea. Enpresak maila profesionalean nahiz pertsonalean lagundu dit, hobetzen jarraitzeko behar dudan prestakuntza, baliabideak eta laguntza eskainiz.”
Iratxe Llarena
Langilea
Parte-hartzea eta barne-ekintzailetza
“Egile bultzada bat izan zen benetan egin nahi nuena egiteko; alegia, negozio propioa irekitzeko”
Álvaro Fraile
ITS-ren CEO eta sortzailekidea
Entzutea eta hazkunde pertsonala
“Beti ez da erraza izaten zure kolaboratzaileei entzuteko eta haiekin hitz egiteko momentu bat hartzea. Egunerokoan haien arazo pertsonaletatik eta kezketatik aldentzen zara, eta GROW Proiektuak elkarrekin konektatzeko tarte bat izateko aukera ematen du. Termometro bikaina da kolaboratzaileen egoera balioesteko, eta ahalduntzeko tresna bat izan daiteke, zeu bazara kolaboratzailea”.
Iker López
Kalitatearen arduraduna
Ikaslea edo graduatua bazara
Ez izan zalantzarik, bidai iezaguzu zure curriculuma.
Lan eskaintzak
Aplikazio aeronautikoetarako diseinu-ingenieri bat
Argitaratze-data
: 30/05/2023
Iraungitze-data
: 31/07/2023
Izan zaitez Egile